Makina esne saltzaileak erabiltzaileei higienea, gestio eta erabilera erraztasuna, segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko prestatuta daude. Hauetako bakoitzak andel propioa dauka.
Esnea amaitzean abeltzainak telefono abisu bat jasotzen du berriz ere bete dezan. Eskaintzen den esne pasteurizatuak osasun berme guztiak dauzka, sistema honi esker, edozein unetan esne jetzi berria izango duzu zure eskura.
Ekimen berri honek betiko esnearen zaporea berreskuratzea du helburu. Horretaz gain, ekoizpen prozesu osoan zehar kontrol zorrotza pasatzen du, esnearen kalitatea bermatua geratzen delarik.